Honako jarduera hau ikasleen aurrezagutzak ezagutzegutzeko eta beraien arteko eztabaidak sustatzeko balioko digu. Europako gaiari sarrera bat emateko eta ikasleen interesa sustatzeko, taldeko joko bitartez, haurrek mini ordenagailuetan taldeka erantzunak eman beharko dituzte. 


  • Gaitasunak: Ariketa honetan eskatzen diren gaitasunak, talde lanerako gaitasuna, eztabaidatzeko gaitasuna eta parte hartzea izango dira. Horrez gain, teknologia baliabide bat erabiltzen ari garenez, konpetentzia digitalari erreparatu behar diogu. Nola moldatzen diren galderak erantzuterako orduan, zerbait eiten lortzen ez badute arazoak konpontzeko gai diren eta laguntza eskatzen duten. Azkenik, taldeko lanean nola moldatzen diren eta errespetuzko harremanak ematen diren ebaluatuko da.

  • Metodologia: Ariketa hau burutzeko erabiliko den eredua T-pack eredua izango da. Hau da, edukia (Europa), pedagogia (taldelana, aurrezagutzak detektatzea eta ikasketa esanguratsua) eta I.K.T baliabidea (Kahoot programa) uztartuko dira.              Ikasleak lauko taldetan elkarturik, galdera desberdinen erantzunak ezatabaidatuko dituzte lehendabizi haien artean. Behin ernatzuna adostu dutenean, erantzuna jarri eta  gelako ikaskideei haien erantzuna zein izan den azalduko diete eta zergatik. Beste talde batek beste erantzun bat izango balu ezatabaida bat sortuko litzateke eta azkenik erantzun zuzena eman. 


Hemen Kahoota

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak